Oñatiko udala

Asfaltatze lanak egiten ari dira Olakuako 5. arean

2024/10/21
Card image cap
Gaur bukatu asmo dituzte eta margotze lanak asteazkenean egitea aurreikusten dute

  Olakuako 13-14-15 zenbakidun eraikinek osatzen duten plazatxoa eta inguruak biltzen ditu bosgarren area deritzonak. 10D zenbaki inguruko oinezkoen pasabidea ere barne hartu da. Gune horretako ur saneamendu eta hornidura sarea berritu da, irisgarritasun lanak aprobetxatuta, eta gaur goizean errepidea asaltatzen hasi dira, eguraldi ateria lagun.

  Egun osoan zehar arituko dira, lanak guztiz bukatzeko asmoz, eta asteazkenean, margotze lanak egitea aurreikusten dute. Asfaltatze lanok astean egingo zirela jakinarazi zitzaien inguruko garaje jabeei, ateetan oharrak jarrita, bertara sartu edo irtetea ezinezkoa izango baita margotze lanak amaitu bitartean.

  Olakuako 5. arean urbanizazioa berritu eta irisgarritasun neurrietara egokitzen ari dira, auzuneko beste gune batzuetan egin diren esku-hartzeen eredua jarraituz. Oinarrian, espaloiak eta plazarako sarbide eskailerak berritu eta egokitzen ari dira. Ibilgailuentzako oztopo bolardoak jarriko dira, halakoen beharra ikusten denean, eta baranda eta heldulekuak jarriko dira, bereziki eskailera lekuetan, A2B Arquitectos enpresak osatutako proiektuaren arabera.

  Ekaina erdialdean hasi ziren Olakuako bosgarren areako lanak eta sei hilabeteko epea finkatu zen amaitzeko. Asfaltados y Construcciones Morga enpresa ari da lanak egiten, 286 mila euroko aurrekontuarekin.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!