Oñatiko udala

Asfaltatze lanak egingo dira Natra aurrealdeko eta Berezao auzorako sarrera errepideetan

2023/02/09
Card image cap
Bihar zorua fresatzeko lanak egingo dira eta larunbatean, asfalto berria botako da

  Berezao Natra inguruko errepidea bihar-etzi bitarte asfaltatuko da. Bihar fresatze lanak egingo dira Berezaorantz doan errepidean. Ibilgailuen joan-etorria ez da etengo, baina bidea txandaka emango da eta, tarteka, mozketa txikiak izan daitezke. Ahal dela, Berezaorako auzo bidea ez erabiltzea, edo ezinbestean pasatu behar duten ibilgailuak soilik ibiltzea eskatzen da, lanak ahalik eta gutxien oztopatzeko.

  Larunbatean Berezaoko auzo bidea eta Natra aurrealdeko errepidea itxi egingo dira, asfalto berria botatzeko. Eroski sarreratik Azkoagain pareraino eta, Berezao aldera, Arantzazuko Ama kaleko sarbidetik Uribarri sarraila fabrika zenaren pareraino itxiko da. Ondorioz, Eroskik sarbide bakarra izango du, Arantzazuko Ama kaletik gora; Berezaoko industrialdera eta autokarabana gordelekura San Martin auzotik barrena joan beharko da eta Azkoagainera oinez joateko, Elkar Hezi ikastetxe ondoko espaloitik joan beharko da.

  Berezao Natra inguruko errepidearen zoladura egoera txarrean dago zenbait puntutan. Prestatze lanak egin dira astean eta fresatze eta asfaltatze lanak berriz, bihar-etzi bitarte burutuko dira. Errepidea ez ezik, Natra aldamenetik Azkoagainera doan espaloia ere asfaltatuko da. Bidea eta espaloia maila edo kota berean jarriko dira baina oinezkoen bidea gorriz margotu eta bereziko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!