Oñatiko udala

Arte udalekutako begirale izateko onartu eta baztertuak eta merituen zerrendak argitaratu dira

2024/05/03
Card image cap
Erreklamazioetarako epea zabalik dago

 Arte udalekuetako begiraleak hautatzeko 3 deialdietan 12 lagunek eman dute izena. Horietako 9 onartu dira baina 3 baztertu, eskatutako baldintzak betetzen ez dituztelako. Behin betiko zerrendak dira atzo arratsaldean www.oñati.eus atarian argitaratu zirenak. Honekin batera, onartutakoek agiri bidez egiaztatu dituzten merituen balorazioa egin da eta kasu honetan behin behineko puntuazioa argitaratu da. Hakoetan egin ohi denez, erreklamazioetarako 5 eguneko epea ireki da.

  Bide batez, onartutako 9 hautagai horiek eskatutako euskara maila egiaztatu ote duten ere zehaztu da zerrendan. Bik ez dute agiririk aurkeztu, ondorioz, 3. hizkuntza eskakizun maila badutela euskara azterketa eginda erakutsi beharko dute. Baina horretarako deialdirik ez da finkatu oraindik.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!