Oñatiko udala

Arte udalekuetako begiraleen izen-ematea datorren astelehenetik ostiralera egin beharko da

2022/03/10
Card image cap
Ekainaren 27tik uztailaren 29ra arteko kontratua egingo die udalak hautatutakoei

  Pandemiak eragindako bi urteko etenaren ondoren bueltan dira arte udalekuak. Ekainaren 27tik uztailaren 22ra izango dira eta lehen hezkuntzako 3. mailatik DBH 3. mailara arteko haur eta gazteei zuzenduta, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00era egingo direlarik.

  Datorren astean, hilaren 14tik 18ra izango da arte udalekuetako begirale izan nahi dutenentzat izena emateko aukera. Arte udalekuetan begirale izateko hiru baldintza bete behar dira: Arte Ederretako graduaren lehenengo bi ikasturteak gutxienez gaindituta izatea, EGA edo 3. hizkuntza eskakizunaren pareko euskara maila izatea eta sexu delitugileen erregistro zentraleko agiri negatiboa izatea. Eskaerak udaleko zerbitzu telematikoen bidez aurkeztu ahal izango dira edo zuzenean HAZ bulegoan, aurrez hitzordua eskatuta. Eskaera orriari begirale izateko baldintzak betetzen direnaren egiaztagiriak erantsi beharko zaizkio edo horiek kontsultatu ahal izateko baimena ematen dela azaldu beharko da.

  Arte begirale izateko oinarrizko baldintzak beteta beste batzuk kontutan hartuko dira, hara nola, Arte Ederretako graduaren 2. mailatik gorako ikasturteak gaindituta izatea, artearekin lotutako bestelako formazioa izatea, 4. hizkuntza eskakizunaren maila izatea, eta arte udalekuetan, udaleku irekietan edota udako zaintza zerbitzuen begirale gisa aritu izana bereziki baloratuko dira. Meritu horiek ere agiri bidez egiaztatu beharko dira.

  Hautatzen diren begiraleei ekainaren 27tik uztailaren 29ra arteko kontratua egingo die udalak eta goizeko lanaldia izango dute, 9:30tatik 13:30tara. Baina argitu behar da arte udalekuen aurretik egun batetan udalekuen programazioa, prestakuntza eta beharrezko kudeaketak egiteko begiraleak bertaratu egin beharko direla. Eta amaitu ondoren ere, udalekuei itxiera eman, jaso eta balorazioa eta memoria lantzeko beste egun batez lan egin beharko dutela.

Iturria. Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!