Oñatiko udala

Arropa eta ehunkien azoka Santa Marina plazan izango da datozen bi larunbatetan

2024/05/20
Card image cap
Korpusetarako barrakek eragin dute leku aldaketa

  Plaza ondoko pilotalekua eta jolasgunea okupatuta egongo dira datozen bi asteburutan, barrakak diela eta. Ondorioz, arropa eta ehunkien saltzaileei postuak Santa Marinan jartzeko aukera eman zaie. Jaki eta elikagaien postuak azokan izango dira, ohikoa denez.

  Urtean lauzpabost egunetan aldatu ohi da ehunkien azoka Santa Marinara, Korpus eta San Migel jaietan barrakak datozenean eta bestelako ekitaldi puntualen bat antolatzen denean. Datozen bi larunbatetakoak, maiatzaren 25 eta ekainaren 1ekoak, aurtengo lehen leku aldaketak izango dira.

  Pasa den zapatuan jakinarazi zitzaien arropa saltzaileei Santa Marinara joan beharko dutela. Plaza ondoan ez bada postua beste nonbait jartzeko aukera izatea eskertzen dute astero gurera etorri ohi diren saltzaileek, nahiz eta jakin badakiten erosleak despistatu xamar ibili daitezkeela eta zenbait ez direla Santa Marinaraino iritsiko. Baina Oñatiko larunbatetako hitzordua hartuta dute eta bete egingo dute, leku ezberdinean bada ere.

  Gogoan hartu beraz, datozen bi larunbatean, Santa Marina plazan muntatuko direla arropa eta zapata postuak. Elikagaien azokak ez du aldaketarik izango eta merkatu plazan egingo da, ohikoa denez.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!