Oñatiko udala

Arrikrutzeko aparkalekutik kobarako harrera gunera doan oinezkoen bidezidorra konpondu da

2024/05/07
Card image cap
Bide-zorua txukundu da, 330 metrotan

  2007an ireki zen Arrikrutzeko koba turismora. Orduan egokitu zen Arrikrutzeko aparkalekutik harrera etxeraino doan oinezkoen bidezidorra. 17 urte hauetan zehar, ordea, harri-txintxarraz estalitako bidea hondatzen joan da eta albotako landareek bidezidorra hartu dute hainbat gunetan. Udaberriarekin batera hasten da denboraldia Arrikrutzen eta horren aurretik bidezidorra konpontzeko beharra ikusi zuen Turismo teknikariak.

  Arrikrutzeko aparkalekua eta kobarako harrera etxea lotzen dituena bidezidorraren 330 metro linealak konpontzeko aurrekontuak eskatu ziren eta HIRUNITZ enpresak aurkeztutakoa lehenetsi zen, merkeena baitzen. Lana 6.550 eurotan (+BEZa) egitea onartu eta egin da. Orain bizpahiru aste konpondu zen Arrikrutzeko harrera etxerainoko oinezkoen bidezidorra.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!