Arratsaldean hasi dira jakinarazpenak banatzen hauteskunde mahaitan egon beharko duten herritarrei
Maiatzaren 28an egingo diren Udal eta Foru hauteskundeetan 15 mahai irekiko dira Oñatin. Mahai bakoitzerako presidente bat eta bi bokal izendatu dira, 45 guztira, eta horietako bakoitzak gainera bina ordezko izango ditu, titularrak ezintasunen bat baleuka haren lekua betetzeko.
Atzoko Osoko Bilkuran egin den zozketa eta aplikazio informatiko baten bidez atera ziren mahaitan egon beharko duten herritarren zerrenda. Hautesleak identifikatuta, izendapenen jakinarazpenak prestatzen aritu dira eta arratsaldean hasi dira udaltzainak jakinarazpen ofizial horiek banatzen. Etxera joaterakoan izendatutakoa ez badago, berriro bueltatuko dira. Oso garrantzitsua baita izendapenak eskura ematea interesatuak jaso duela ziurtatzeko.
Legez derrigorrezkoa da hauteskunde-mahaiko presidente edo bokal lanak betetzea. Badira ordea, hori ez betetzea justifikatu dezaketen hainbat kasu. Halakoren batean dagoenak, jakinarazpen orria jasota zazpi eguneko epea du alegazioak aurkezteko. Alegazioak digitalki bete daitezke. Bergarako Hauteskunde Junta ardura da alegazioak onartu ala ez.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!