Oñatiko udala

Arrano elkartearen 40. urteurrena ospatzeko urte osoko egitaraua antolatu da

2023/03/23
Card image cap
Ekain pailazoaren ikuskizuna izango da plazan, larunbatean

  Arrano elkartea 1983an sortu zen, aurten, beraz, 40 urte betetzen ditu. Urteurren borobil hori urte osoan luzatuko den egitarau batez ospatuko du. Hainbat ekintza elkarteko bazkide diren, edo izan direnei mugatuta daude, baina beste batzuk herritar guztientzat antolatu dira, domekako pailazo ikuskizunaren antzera.

  Ekain pailazoak Aho bete hortz ikuskizuna eskainiko du plazan, larunbatean, 17:00etan. Euria egiten badu, Gaztetxera aldatuko da. Amaieran, argazkiak atera eta txokolatada egingo da Arranon bertan.

  Arrano elkartearen 40. urteurreneko ospakizunak otsailean hasi ziren urteroko Arrano Egunarekin. Apirilean, berriz, sagardotegira irteera egingo da, maiatzean mus txapelketa, ekainetan etxabola musikala eta bizikleta ibilaldia, urrian mendi irteera eta azaroan ardi jana. Urteurrenak bere egun berezia ere izango du, uztailaren 15ean, hain zuzen. Oraingoz, urteko ospakizunen egitarau orokorra finkatu da baina seinalatutako egunak hurbildu ahala, eguneko ekintzak zehaztuz joango dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!