Oñatiko udala

Argitaratu dira udaleku irekietako begiraleen merituen behin-behineko puntuazioak

2024/04/29
Card image cap
Erreklamazioetarako epea zabalik dago, maiatzaren 9ra arte

  130 hautagai onartu dira udaleku irekietako begirale izateko eta egiaztatutako merituen araberako puntuazioa argitaratu da, udaleko web atarian eta udaletxeko iragarki taulan. Merezimenduen behin behineko zerrenda da kaleratu dena, ondorioz, zuzenketaren bat egin nahi duenak, maiatzaren 9ra arteko epea dauka erreklamazioa aurkezteko. Ikasketak, euskara maila, begirale edo zuzendari titulazioa eta lan esperientzia baloratu dira, besteak beste.

  Eskatutako euskara maila agiri bidez egiaztatu ez duten 14 hautagaiek euskarazko froga egin beharko dute, ostegunean. B2 edo 2. hizkuntza eskakizunaren pareko mailari dagokion euskara ariketa Gaztelekuan izango da, maiatzaren 2an. Bi deialdi zehaztu dira, 9:30etan lehena eta 14:30etan bigarrena. Hautagaiek nortasun agiria eta boligrafo urdina edo beltza eraman beharko dute.

  Aurten 72 begirale kontratatzea aurreikusten da, 534 neska-mutikok eman baitute izena udaleku irekietan parte hartzeko. Hautatzen diren begiraleek ekainaren 8an eta 15ean egingo diren prestakuntza-saioetara joan beharko dute. Udalak hilabete pasatxoko kontratua egingo die hautatutakoei: ekainaren 24tik uztailaren 26ra arte, udalekuak, uztailaren 19an amaituko diren arren.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!