Oñatiko udala

Argitaratu dira administrarien lan poltsarako lehenengo azterketaren emaitzak

2016/10/13
Card image cap
Izena eman zuten 114 lagunetatik 45 aurkeztu ziren ariketa teorikora eta 16k gainditu dute

  Gehienez lortu zitezkeen 20 puntutatik erdiak, 10 eskuratzea eskatzen zen proba gainditzeko eta azterketa egin zuten hirutik batek bakarrik lortu zuten. Ariketara aurkeztu ziren 45 lagunen behin behineko emaitzak argitaratu dira jada udaletxeko iragarki taulan eta udaleko web atarian. Behin behinekoak dira erreklamazioetarako epea, asteartean, hilaren 18an amaitzen baita. Orduan, alegaziorik aurkeztu bada aztertuko da eta behin betiko emaitzak kaleratuko dira. Hurrengo azterketarako eguna ere, datorren astean jakinaraztea espero da.

  Lan poltsarako hautaketa prozesuan jarraitzen  duten hautagaiek egin beharreko hurrengo ariketa praktikoa izango da. Horretarako, lan poltsa deialdian argitaratu zen gaitegia eta administrariek bete beharreko funtzioak hartuko dira oinarritzat. Eta horiei buruzko kasu praktikoak ebatzi beharko dituzte.

  Azterketaldia osatzeko azterketa psikoteknikoa eta 3. hizkuntza eskakizuna agiri bidez egiaztatu ez dutenek euskarari dagokiona ere egin beharko da. Lehiaketa prozesuan bestalde, azterketa guztiak gainditu dituztenen merituak baloratuko dira: agiri bidez egiaztatutako lan eskarmentua eta prestakuntza osagarria baloratuko dira. Bi fasetako puntuazioak batuta osatuko da administrarien lan poltsa, beti ere, lortutako puntuen araberako hurrenkera gordeaz.

  Udalak, administrarien lan poltsa horretara joko du langileen bajak bete edo aldian-aldian pilatu daitezkeen lanei aurre egin ahal izateko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!