Argi mozketak izango dira bihar eta etzi Olabarrieta auzoan
Argindar hornidura hobetzeko hainbat lan egiten ari da Oñargi. Pasa den astean Lamiategiko zentralaren inguruan izan ziren eta bihar eta etzi Olabarrieta auzoan arituko dira, pasa den astean aurreratu genuenez.
0218 deribazioa eta Olabarrieta III transformazio zentroaren arteko arma aldaketa egingo da eta horretarako, ekipo elektronikoak konektatuko dira, bihar, eta deskonektatu, etzi. Maniobra hauek Olabarrieta auzoko hainbat eraikinei eta bidegorriko argiteria publikoari eragingo diete. Bihar, goizeko 9:00etatik 9:45etara eta etzi, arratsaldeko 16:00etatik 16:45etara argindarrik gabe egongo dira: Olabarrieta auzoko, 44, 46, 62tik 68ra bitartekoak, 73tik 80ra artekoak eta 93. zenbakia duten eraikinak, ur depositua dena eta bidegorriko argiteria publikoa.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!