Arartekoa erakundearen gaineko mintegia hasi da gaur Lege Soziologia Institutuan
Ararteko publiko eta pribatuen gaineko mintegiari ekin diote gaur nazioarteko 22 adituk, tartean, EAEko Ararteko Manuel Lezertuak. Ombuds ikerketaren etorkizuna. Ikuspegi enpiriko eta kritikoak izeneko mintegian, arloan diharduten mundu zabaleko akademiko eta profesional nabarmenek bat egin dute, aztergaiaz ikuspegi ezberdina emango dutelarik.
Herrialde gehienetan daude sektore publikoko edota pribatuko ararteko-erakundeak, gatazketan auzitegiekiko alternatiba diren konponketa aukerak eskaintzen dituzten erakundeak; herritarren eskura daude, enpresa edo erakunde publikoen aurkako arazoetan erreparazioa edo ordaina eskatu dezaten.
Bihar arratsaldera arte luzatuko den mintegiak bi zutabe nagusi izango ditu: batetik, egungo gertaera eta garapen globalen eragina ebaluatuko du, hala nola COVIDen pandemia eta abiadura bizian doan eraldaketa digitala. Era berean, krisi klimatikoaz, gerraz eta migrazioaz ere arituko dira, arartekoa giza eskubideen erakunde den aldetik. Bestalde, tailerrak hutsune bat bete nahi du arartekoei buruzko azterlanetan; izan ere, ikuspegi feministak eta postkolonialak falta dira, eta arartekoei buruzko ikerketak hegoaldeko herrialdeetan. Arartekoei buruzko literaturan antzeman diren bi hutsune horiek arreta eskatzen dute eta norabide horietan ikerketa sustatzeko plataforma egokitzat hartzen da Lege Soziologia Insitutuan gaur hasi den mintegia.
Arartekoa erakundearen ulermen integrala eta ikuspegi globala sustatzeko ikerketa teorikoa eta enpirikoa egiten ari dira, diziplinarteko azterketak eta konparaziozko azterlanak biltzeko helburuz. Mintegia, arartekoen ikerketari buruzko hirugarren antologia prestatzeko antolatu da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!