Oñatiko udala

Araotzeko ostatuaren ustiapenenerako emakida bertan behera utzi da, eskaintzarik ez delako aurkeztu

2024/03/18
Card image cap
Oinarriak berraztertzen ari dira, esleipen prozesu berri bat abiatzeko

  Araotzeko taberna, jatetxe eta lau apartamentu turistikoen ustiapen emakida-prozesura ez da eskaintzarik jaso, abenduaren 21etik otsailaren 29ra arteko epean. Ondorioz, prozesua bertan behera uztea proposatu zion Kontratazio Mahaiak Udalari. Hala onartu da eta baldintza plegua berraztertu da, oinarriak egokitu eta deialdi berria egiteko helburuz. Gaia, ostegunean egingo den Osoko Bilkurara eramango da.

  Araozko ostatuaren ustiapen emakidarako hileko kanona 1.500 eurotan finkatu zuen Udalak, beti ere, prezio hori gorantz hobetu zitekeelarik. 4 urteko kontratua eskaini zen, beste bost urtez luzatzeko aukerarekin. Gutxienez bi lagunez osatutako lan taldea izatea aurreikusten zen, sukaldaria eta zerbitzaria; sukalde arduradunak elikagaien manipulatzaile titulua izatea beharrezkotzat jotzen zen eta bezeroekin harreman zuzena izango duten pertsonek euskaraz jarduteko ahozko trebetasuna izatea ere bai. Horretarako, B2 gaitasun maila eskatzen zen. Araozko ostatuak zabalik bete beharko lukeen egutegi bat ere zehazten zen, besteak hainbat oinarriekin batera.

  Araozko ostatua aipatu baldintzetan hartzeko gertu legokeen pertsona edo enpresarik aurkeztu ez denez, oinarriak errebisatu, egokitu, eta deialdi berri bat egingo da. Gaia osteguneko Osoko Bilkurarako lan zerrendan jaso da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!