Araotzeko errepidea 16.00tan irekiko da
Lanak amaituta, Araotzeko errepidea 16.00tan irekiko dela jakinarazi du lanean diharduen enpresako ordezkariak. Jaturabeko zubian horma bat konpontzen ari dira atzotik. Hasieran hormigoiztatze lanak gaur egitea aurre ikusi bazen ere, atzo egin ziren. Gaur desenkofratua egitea soilik geratzen da. 16.00tan, lanak amaituta errepidea zabalik geratuko da. Izan ere,zubiaren azpialdean eta zintzilikatuta ari diren langileen segurtasunerako kontrapisuek errepidea zeharkatzen dute eta ondorioz, bidea, zubiaren parean guztiz itxita dago. Eguerdian, langileen bazkari tartea aprobetxatuz errepidea behin behingoz ireki egin da. Baina 14.30tan berriro itxiko da 16.00ak arte.
Gi-3592 errepidean egiten ari diren konponketa lan hauek hiru egunez luzatzea aurre ikusi bazen ere, bitan egingo dira. 16.00tan, Jaturabeko zubian horma konpontzeko lanak guztiz amaituta, Araotzeko errepidea zabalik geratuko da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!