Oñatiko udala

Araotzeko errepidea bihar goizean itxiko da, bidea zabaldu eta egokitzeko lanak egiteko

2019/01/17
Card image cap
Arrikrutzeko koba zabalik egongo da

  Araotzeko errepidea zabaldu eta egokitzeko lanak bihar goizean hasiko dira. Eta horrekin batera, auzoko bide nagusia sei ordu eta erdiz itxiko da egunero, 9:00tatik 12:30tara eta 14:30tatik 17:30tara. Mozketa horiek 15-20 bat egunetan egingo dira, beti ere eguraldi baldintzek eta sortu daitezkeen ustekabeko teknikoek epea luzarazten ez badute. Araotzeko errepidearen mozketak auzotarrei ez ezik, Arrikrutzeko kobara doazenei ere eragingo die. Koba zabalik mantenduko da lanak egin bitartean.

  Arrikrutzen, antolatutako taldeen bisitak izaten dituzte nagusiki astelehenetik ostiralera eta hauei jada, errepide itxieraren berri eman zaie bidaia horren arabera antolatu dezaten. Asteburuetan ez da arazorik izango, Araotzeko bidea, tarteka, astelehenetik ostiralera soilik itxiko delako. Dena den, bertaratzeko asmoa dutenei aurrez kobako arduradunekin harremanetan jartzea eskatzen zaie, ohiko telefonora deituta: 943.082000 zenbakira. Arrikrutz bisitatzeko garai egokia da hauxe, kanpoko hotzak eta euriak bereziki edertzen baitute koba, giro epelagoa ez ezik, Aldaolako erreka eta urak koba barruan egiten duen lana bistaratzen delako.

  Auto istripua izan zen atzo Araotzen. Ibilgailu bat errepidetik irten eta amildegira erori zen. Pertsona bat Arrasateko ospitalera eraman behar izan zuten baina zorionez ez zuen zauri larririk. Istripua 15:30ak inguruan gertatu zen. Etxerako bidean zihoan Land Rover ibilgailu bat errepidetik irten eta amildegian behera jausi zen. Autoan zihoazen lau lagunetatik hiru beren kabuz irten ahal izan ziren baina laugarrenak Ertzaintzaren laguntza behar izan zuen. Laugarren bidaiari hori Arrasateko ospitalera eraman zuten baina zorionez, ez zuen zauri larririk.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!