Oñatiko udala

Arantzazurako autobus zerbitzua izango da larunbatean, ordu erdiro

2023/09/06
Card image cap
Asteko azoka ostiralean egingo da

  Larunbatarekin etorriko da irailaren 9a, Arantzazuko Ama Birjinaren eguna eta Santutegira joan-etorria egiteko autobus zerbitzua beteko da, ohikoa denez. Zapatuko zerbitzua gainera indartu egingo da eta 55 plazako autobusa ordu erdiro ibiliko da gora eta behera.

  Lehenengo autobusa 7:30etan abiatuko da herrigunetik eta azkena, 19:00etan irtengo da Arantzazutik. Bitarte horretan, 30 minutuko maiztasunez ibiliko dira autobusak gora eta behera.

  Egutegian gorriz markatutako jaiegun ofiziala ez bada ere, Arantzazuko Ama Birjinaren eguna berezia da herrian eta udal zerbitzuetan jaiegunetako ordutegia betetzen da. Hala izango da Zubikoa kiroldegian eta 9:00etatik 13:30ak arte irekiko da, domeketan bezala. Liburutegia itxita egongo da eta azoka ere ez da egingo, edo zehatzago esanda, aurreratu eta ostiralean egingo da. Egun aldaketa horrek saltzaileen kopuruari zuzenean eragingo dio, askok, ostiraletan beste herri eta azoka batzuetara joan ohi direlako. Baina guztiei abisua eman zaie eta salmenta postu batzuk jartzea espero da. Erosleok ere gogoan hartu, aste honetako azoka ostiralean egingo dela.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!