Oñatiko udala

Arantzazura ibilaldia egingo da larunbatean, Elizbarrutiak antolatuta

2025/04/09
Card image cap
Errepidea 9:00etan itxiko da eta oinezkoek gora egin ahala irekiz joango da

  Itxaropenean erromes lemapean egingo da larunbatean Arantzazurako oinezko ibilaldia. Jendea Soraluze hotel parean utziko da eta bizpahiru autobus bertan geratuko dira, oinez igo ezin dutenak Arantzazura eramateko. Gainontzeko autobusak Ulma Handling-en aparkatuko dira, Oinezkoen ibilaldia 9:00etan abiatuko da Soraluze paretik. Santutegi aurrealdera 11:00ak inguruan iristea aurreikusten da eta otoitzaldi laburra egingo da bertan. Bitartean autobusak gorantz joango dira, jendea hartu eta etxerako bidea egiteko. Arantzazurako errepidea 9:00etan itxiko da eta martxak gora egin ahala, irekiz joango direla jakinarazi digu udaltzainburuak.

  Komunitatea sendotu eta Aste Santurako prestaketa espiritual moduan antolatu du Donostiako elizbarrutiak larunbateko ibilaldia. Fernando Prado gotzainak gidatuko du martxa eta berak zuzenduko du amaierako otoitzaldia ere. Ibilaldia iragartzeko kartelean aurten ospatzen den jubileu urtea gogora ekarri dute antolatzaileek.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!