Arantzazuko elizako teilatuan erretenak garbitu eta iragazteko lanak egingo dira
Arantzazuko elizako erretenak ez daude ondo eta urak gainezka egiten du, tarte batzuetan, txintxinak daude, besteetan. Horregatik, teilatuko erretenak garbitu, zulatutako lekuetan konpondu eta guztiak iragazgaiztea erabaki da. Lanak, datozen asteetan egitea aurreikusten da, eguraldiak aparteko trabarik eragiten ez badu.
Langileen segurtasuna bermatzeko bizi-linea deritzona jarri da teilatuan eta bertara lotuta lan egingo dute. Dorre handiaren inguruan aldamioa muntatuko da, datorren astean, eta erretenak garbitzen hasiko dira. Erretenak garbitu eta topatu daitezkeen zuloak konpontzeko lanak 10 egunetan-edo amaitzea espero dute Arantzazuko arduradunek, hurrengo lana, erretenen iragazgaiztea, urriaren 7rako aurreikusi baita. Baina horiek hasi aurretik zehaztutako epe eta datak dira, eguraldiaren arabera, aurreratu edo atzeratu daitezkeenak.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!