Oñatiko udala

Arantzazuko aterpetxean prezio berezia egingo zaie mendizale federatu eta elkarteei

2022/02/11
Card image cap
Martxoaren 1ean sartuko da indarrean Gipuzkoako Mendizale Federazioa eta Suspertu enpresaren arteko hitzarmena

  Arantzazu aterpetxean ostatu hartzen duten mendizale federatu eta mendi elkarteentzako prezio eta baldintza bereziak hitzartu dituzte Gipuzkoako mendizale federazioak eta aterpetxea kudeatzen duen Suspertu S.L. enpresak. 17, 18 edo 19 euro pertsonako eta gaueko ordaindu beharko dute mendizaleek banaka edo taldeka doazela, beti ere, taldekideen kopuruaren arabera. Adostutako prezio horiek aplikatzeko erreserbak posta elektronikoz egin beharko dira, federatu lizentzien kopia atxikita, eta aterpetxea dagoen lekuaren menpe. Martxoaren 1ean sartuko da indarrean aipatu hitzarmena;   2022rako adostu da, hasiera batean, baina urtero berrikusteko asmoz.

  Aizkorri-Aratz parke naturalak mendizale ugari erakartzen ditu urte osoan zehar eta horiei ostatu hartzeko beste aukera bat ireki nahi die Mendizaleen federazioak Arantzazuko aterpetxearekin hitzarmena eginda. Aterpetxeak 6 logela ditu guztira: 12 oheko 4 eta 4 oheko 2 logela, guztiz berritutako sukaldea eta jangela zabala eta mugikortasun-premia bereziak dituzten pertsonentzat erabat egokituta dago.

  Gaur egun Suspertu S.L. enpresak kudeatzen du, ATERI marka komertzialaren babesean. Suspertu, lan-merkatuan sartzeko aldi baterako zailtasunak dituzten pertsonak gizarteratu eta laneratzeko enpresa bat da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!