Oñatiko udala

Arantzazuko Artzain Eskolak 2023-2024 ikasturterako izen-ematea zabalik dauka

2023/07/12
Card image cap
Uztailaren 20an ate-irekiak egingo dituzte, Gomiztegin

  Arantzazuko Eskolak 25 urte betetzearekin batera 9 hilabetera, ohiko ikasturte epera, luzatu zen artzain berrientzako formakuntza. Eskolak irailetik ekainera hartuta, ardien ziklo osoa ikusteko eta ikasteko aukera eman nahi zaie artzain ikasleei. Praktikak indartu eta gai teorikoak ere gehiago sakontzen dira egun, betiko moduan, artzaintzaren tradizioari eutsi baina egungo erronkei aurre egiteko azken teknikak, digitalizazioa, ekoizpen ekologikoak, terapia alternatibak, marketing-a edota ekintzailetza eta motibazioa landuz. Arantzazuko hezkuntza eredua azaldu eta instalazioak bertatik bertara ikusi ahal izateko ate-irekiak egingo dira Gomiztegin uztailaren 20an. 11:00etan hasiko dira eta aldez aurretik izena ematea eskatzen da, posta elektronikoz (artzaineskola@hazi.eus) edo telefonoz deituta (688 689 725). Bertaratzen direnei 2023-2024 ikasturterako izen-ematea nola egin behar duten ere azalduko zaie.

  Aretxabaletako Areantza Etxebarri baserrian egokitu den Behizain eskola ere Arantzazutik koordinatzen da. Kasu honetan ere, ikasturte berrirako matrikula epea zabalik dago eta Gomiztegin bezala, hemen ere ate-ireki jarduna egingo dute, konkretuki, uztailaren 21ean.

  Artzain eskolara itzulita, datorrena, 27. Ikastaroa izango da bertan. Arantzazun 300 lagun baino gehiago trebatu dituzte eta horietatik askok artzaintzan jarraitzen dute egun.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!