Oñatiko udala

Arantzazuko Adiskideak taldeak eta Parketxeak antolatuta, mendi irteera gidatu berria egingo da domekan.

2013/05/09
Card image cap
Degurixara ibilaldia egingo da.

  Apirilean jarri zen abian, 6 mendi irteera ezberdinek osatuko duten mendi irteera gidatuen programa hau. Domekakoa beraz, bigarrena izango da eta mendiko artzainen bizimodua ezagutzeko aukera emango duena.
Domekako mendi irteera, goizeko 9etan abiatuko da Araotz auzoko elizaren alboan dagoen aparkalekutik. 12 kilometro eta erdiko ibilbidea izango da eta 550metroko desnibela duena. Hartuko den garaiera handiena, 1.000 metro pasatxo izango da.

  Ibilbidean, Santikrutzeko ermita, Ugastegiko bidegurutzea, Oñati eta Aretxabaleta udalerrien arteko banalerroa eta Munakolatzako bidea ezagutuko dira. Baita, Zaraiako mendizerran kokatzen den Degurixako “begia” ere. Bertatik, Degurixako bailara osoa ikusi daiteke. 5 bat orduko ibilaldia izango da.

  Parte hartzeko interesa duenak, aurrez izena eman behar du Arantzazuko Parketxera telefonoz deituta: 943 782894 zenbakira.

  Mendi irteera gidatu hauek tarifa txiki bat dute: 3 € helduentzat eta 2 €, 6 eeta 12 urte bitarteko haurrentzat. 

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!