Oñatiko udala

Arantzazu Ama kaleko 12 eta 16 inguruetan irisgarritasuna hobetzeko lanak egin dira

2023/01/16
Card image cap
Bi arrapala egokitu dira bebarruetarako bidea erraztuz

  Udal brigadako langileek egin dituzte Arantzazu Ama kaleko irisgarritasun lanok. 12 eta 16 zenbakidun atarietarako sarbidea errazteko bi arrapala egin dituzte. Norbaitek pentsa dezake sarbide partikularra dela egokitu dena baina eraikinen inguruko urbanizazioak udalaren eskura pasa ohi dira etxebizitzak amaitzen direnean, eta, ondorioz, udalari dagokio mantenu edo hobetze eta irisgarritasun lanak egitea, orain egin den bezala.

  Irisgarritasun lanak aipatuta, berriro atzeratu dira San Lorentzo 10. area deritzonean egin diren irisgarritasun lanak osatzeko asfaltatze lanak; pasa den asteazken-ostegunerako iragarri ziren hasieran, gaurko ondoren, eta gaur ere ez dira hasi, eguraldi euritsuak eraginda. Euria barra-barra egiten du eta ondorioz, ezinezkoa da asfaltatze lanak egitea. Bihar giro euritsuak jarraituko ei du baina ez halako intentsitatez, eta Firmes Alaveseseko langileak Oñatira, San Lorentzora etorriko direla jakinarazi diote udaltzainburuari. Aparkalekuak goizerako libratzeko jarri ziren oharrak berritu dira, eta biharko hustea eskatzen da.

  Libre eta zintaz inguratu edo babestuta utzi zuen kale Barria 48aren pareko kale zatia udaltzaingoak, ostiralean, lehen solairuko balkoi bateko zatia apurtu eta jausi zenean. Balkoi zatiak ez zuen inor harrapatu. Jabeari gertatutakoa jakinaraztearekin batera hesitu zen balkoiaren azpiko kale zatia.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!