Apirilaren 24ra atzeratu da “Nekazaritzako jarduera osagarriak” ikastaroaren hasiera
Nekazaritza arloan lan egiteko interesa izan eta langabezian dauden pertsonei zuzendutako formazio ikastaroa da Nekazaritzako jarduera osagarriak izanekoa. 330 orduko iraupena izango du eta astelehen honetan hastekoa bazen ere, apirilaren 24ra atzeratu da, gutxieneko partaide kopurua elkartu dadin.
Ikastaro teoriko-praktiko honek nekazaritza arloko hiru jarduera osagarri landuko ditu: lurraren prestaketa, landatze eta ereitea; ureztatze, ongarritze eta tratamenduen aplikazioa eta laboreetako eta instalazioen mantentze lanak. Horrezaz gain, bisita teknikoak eta arloko enpresetan praktikak egingo dira. Langabezian dauden pertsonei zuzenduta dago ikastaroa eta gehienez, 15 lagunek egin ahal izango dute.
Hilabete barru hasiko da ikastaroa, apirilaren 24an, eta uztailaren 21era arte luzatuko da. Bitartean, eskolak, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara izango dira. Izena emateko epea zabalik dago jada. Informazioa eskuratzeko Haziko telefono honetara deitu daiteke: 627 431 904. Izen-ematea berriz, Lanbideren web ataritik bideratu da.
Udalak eta Elkarzabal integraziorako taldeak elkarrekin sustatu duten ikastaroa da nekazaritzako jarduera osagarriak , langabezian dauden pertsonak nekazal sektorean lan egiteko trebatzeko helburuz. Ikastaroa HAZIk emango du ikastaroa Zubillagako Olaburu zentroan.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!