Angel Mari Biainek zinegotzi kargua hartu du
Atzoko osoko bilkuran hartu zuen zinegotzi kargua Angel Mari Biain Zubiagirrek, legeak behartuta zin egiten diot zinegotzi karguari formula erabiliz.
Uztaileko osoko bilkuran jakinarazi zen Jon Kepa Gerrikagoitia zinegotzi jeltzalearen kargu uztea, arrazoi pertsonalak tarteko. Ez bakarrik Gerrikagoitiarena, baita EAJren udal hauteskundeetarako zerrendan 7. lekuan aurkeztu zen Miren Elgarrestarena ere; honi legokioke zinegotzi kargua hartzea baina eskaerari uko egin zion. Zerrenda horretan hurrengoa Angel Mari Biain Zubiagirre zen eta honek izendapena onartuta, hautetsi izaera egiaztatzeko agiria eskatu zitzaion Hauteskunde Batzordeari. Kargu hartzeko zina atzo egin zuen Biainek.
Angel Mari Biainek 61 urte ditu eta Nekazaritzako Ingeniari teknikoa da eta Gerrikagoitiak beteko zituen batzorde lanak hartuko ditu, hau da, Landa Garapena eta Euskara-Hezkuntza batzordeetan arituko da.
Iturria:Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!