Oñatiko udala

Angel Etxeberria eta Milagros Agiriano senar-emazteak omenduko dira herriko jubilatuen izenean domekan

2024/06/14
Card image cap
Jubilatuen omenaldia, iaz
Omenaldi ondorengo luntxa eta oparien zozketa parrokiako klaustroan egingo da

  Azken urteetako eredua jarraituz, aurten ere, eta eguerdira mugatuko dira Jubilatuen Eguneko ekintzak, domekan. Ospakizunak parrokian eta klaustroan izango dira. 12:00tan hasiko den mezaz ekingo zaie Jubilatuen eguneko ospakizunei Mikel Goiaingeruaren parrokian, eta meza ondoren egingo da urteroko omenaldia, parrokian bertan. Angel Etxeberria eta Milagros Agiriano senar-emazteak omenduko dira herriko jubilatu guztien ordezkari gisa.

  Angel Etxeberria 1933an jaio zen Aozaraza kalean. Merkataritza perito ikasketak egin zituen eta Onraitaneko biltegian hasi zen lanean, 13 urterekin. Ondoren, Maiztegi txokolate fabrikako bulegoan kontuak eramaten aritu zene ta Laboral Kutxan hasi zen ezkondu eta urte gutxira. Angel, Laboraleko lehenengo langileetako bat izan zen eta 14. Bazkide kooperatibista. Kurtze Baltz elkartean, ikastolan, ETEOn, San Migel kooperatiban, Aloña Mendin, institutuan, Pake Lekun edota Nagusilanen aritu da, askotan, kontabilitatea eramaten. Parrokiako koroan, Oñati abesbatzan, Korpus prozesinoan ere aritu da urte luzez.

  Milagros Agiriano, berriz, 1934an jaso zen Zubillaga auzoan. 9 seme-alabako familian gazteena, ikastea gustuko zuen baina eskola utzi beharrean izan zen, gaixorik zegoen anaia zaintzeko. Palillos El Avion lantegian ibili zen lanean, ezkondu arte eta ondoren, nahikoa lan izan zuen, 7 seme-alabako familia aurrera ateratzen.

  Milagros Agiriano eta Angel Etxeberriari aldare aldera aurreratzeko gonbidapena egingo zaie meza ostean eta ohiko txapela eta zapia jarrita erloju bana emango zaie opari. Aurrez aurreskua eskainiko zaie eta bertsoak ere entzungo dira. Oñatz dantza taldeko gaztetxoek eta Txinparta Bertso eskolako lagun pare batek osatuko dute omenaldi ekitaldia. Udal ordezkariak ere izango dira bertan.

  Omenaldiaren ondoren luntxa eskainiko da klaustroan. 100dik gora lagunentzako lekua atonduko da; mahaiak jarrik dira, luntxa jazarrita zerbitzatuko baita. Mezetara joan gabe, luntxera doazenek San Juan kale aldeko atetik zuzenean sartu ahal izango dira klaustrora. Luntxa dagoen bitartean berriz, urteroko oparien zozketa egingo da klaustroan bertan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!