Oñatiko udala

Anfibioentzako putzu berria prestatu Mikeletetxe inguruan

2024/11/30
Card image cap
Mendiko suteei aurre egiteko ICONAk zuen ur-biltegia egokitu du Aranzadi Zientzia elkarteak

  Anfibioentzako putzu berriak egin edo egokitu dira azken urte hauetan gurean, azkena, Mikeletetxe paraje inguruan. ICONAk mendiko sutei aurre egiteko zeukan ur-biltegia, anfibioentzako putzu bihurtu du Aranzadi Zientzia Elkarteak.

  Udalak 2015ean emandako ikerketa beka bati esker, Oñatiko anfibioak eta narrastiak aztertu zituzten Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek. Herrian dauden anfibio eta narrasti espezieen inbentarioa egin zuten, udalerrian zuten banaketa zehaztuz, eta animalia horien egoera ikertu zuten ondoren. Landa eremua populatzearen ondorioz, hainbat putzu natural lehortu egin dira eta anfibioen ugalketa eta garapena zaildu egin da. Horregatik, halako eremuak berreskuratzeko mugimendu bat zabaltzen ari da, baita Oñatin ere. Mendi sutetarako sortu zen ur-biltegi bat anfibioentzako putzu bihurtzea eskatu zion Udalak Aranzadi Zientzia Elkarteari. Egokitze lan batzuk egin dira, ia 7.000 euroko aurrekontuaz, eta Mikeletetxe inguruan putzua prestatu da. Anfibioak jada bertan daude.

  Mikeletetxe ingurukoa, azken urteetan gurean prestatu den hirugarren putzua da, beste biak, Aldakiñoko zuhaiztian eta Belatxara inguruan prestatu ziren.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!