Amiantoren udal inbentarioa egiteko zerbitzua kontratatzea aztergai da gaurko Tokiko Batzarrean
Iazko lege baten arabera udalei dagokie udalerrian amiantoa duten instalazio eta kokaleku guztien zentsua egitea. Inbentarioa osatzeaz haratago, eraikin publikoetatik amiantoa ezabatzeko ekintzen egutegia ere zehaztuko da, eta arrisku maila eta herritar ahulenen esposizioa izango dira kentzeko lanen lehentasuna markatzeko irizpide nagusiak. Amiantoaren udal inbentarioa egiteko kanpoko enpresa bat kontratatzea proposatuko da gobernu taldeak arratsaldean egingo duen bileran.
Landa-lurrak eskuratzeko bigarren deialdirako espedientea onartzea eta prozesua abiaraztea eskatuko zaio gobernu taldeari. Era berean, udalak onartutako dirulaguntza ezberdinen onuradunek aurkeztu dituzten zurikatak aztertuko dira eta, egoki ikusiz gero, laguntzak likidatzeko azken ordainketak bideratzeko agindua emango da; Pake leku elkarteak, Hermansoloña elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateak aurkeztu dituzten dirulaguntza-zuriketak onartzea proposatuko da.
Gaurko bilerarako 9 puntu jaso dira gai-zerrendan.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!