Amaitzear daude jada San Juan kalea irisgarritasun neurrietara egokitzeko 2.faseko lanak.
2013/07/18
Trafikorako itxita dagoen kale zatia bihar asfaltatuko da eta margotze lanak eginda, datorren asteazkenean ireki asmo da.
Hori beti ere eguraldia lagun bada eta euririk egiten ez badu, asfaltatze lanak euri txikiarekin egin daitezke baina margotze lanak ez.
Apirilean hasi ziren San Juan kalea, anbulatorio ondoko errotondatik behera egokitzen. Irisgarritasun lanak aprobetxatuz, ur hoditeria berritu zen eta azken aste hauetan, errepidea eta espaloia maila berean jarri, turismo bulego ondoko aldaparen desnibela leundu eta arriskutsu diren zenbait bebarruetarako sarrera egokitzen ari dira.
Iturria: Oñati irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!