Oñatiko udala

Aldi baterako kontratatuko diren bi kale garbitzaile lanpostuetarako hautagaien puntuazioak argitaratu dira

2023/12/12
Card image cap
Erreklamazioetarako epea abenduaren 21ean amaituko da

  Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzetarako 2023 Programaren baitan aldi baterako bi kale garbitzaile kontratatuko ditu Udalak. Lanbidek proposatutako hamar hautagai elkarrizketatu ziren, eskaeran adierazitako formazioa eta esperientzia egiaztatu eta osatzeko eta behin behineko puntuazioa argitaratu berri da, udaletxeko iragarki taulan eta udal web atarian. Aldi berean, hamar balio eguneko epea ireki da erreklamazioetarako, hau da, abenduaren 21era arte. Halakorik ez badago, puntuazioa behin betiko bilakatuko da automatikoki. Kale garbiketa zerbitzuan arituko diren bi pioiak lau hilabeterako kontratatuko ditu Udalak eta lanean abenduko azken egunetan hastea aurreikusten da.

  Besta horrenbeste geratuko da Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzetarako 2023ko deialdian jaso den administrari laguntzailearen kontratazioarekin. Kasu honetan hiru hautagai aurkeztu ziren eta berriki bete da argitaratu zen balorazioarekiko erreklamazioak egiteko epea. % 60ko jardunaldian, sei hilabeterako kontratuko den administrari laguntzailea abenduaren 26an hasiko da lanean.

  Lanbideren bitartez eta Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzetarako Programaren babesean bi kale garbitzaile kontratatzen diren aldi berean, aurrera jarraitzen du enplegua egonkortzeko deialdi bereziaren baitan kale garbitzaile plaza bat betetzeko prozesuak. Oposizio-lehiaketara onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu da eta lehen azterketarako eguna ere finkatu eta publiko egin da. 14 hautagai onartu dira prozesura eta 2024ko otsailaren 6an izango dute oposizio faseko lehen proba, azterketa teoriko-praktikoa. Eskatutako euskara maila egiaztatu duten 9 hautagaientzat proba bakarra izango da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!