Oñatiko udala

Aldi baterako argiketaria kontratatu nahi du Udalak eta mantentze langilea Oñatiko Ur jauziak enpresak

2024/06/18
Card image cap
Lanbideren web ataritik eman behar da izena

  Aldi baterako argiketaria edo elektrizista kontratatzeko premia dauka Udalak, horregatik, deialdia Lanbideren bitartez zabaldu du eta hiru eguneko epera murriztu du izen-ematea. Atzo argitaratu zen iragarkia enplegu zerbitzuko web atarian eta izena emateko azken eguna bihar izango da.

  Lau dira lanpostura aurkeztu ahal izateko bete behar diren baldintzak: elektrizitatean edo pareko ikasketa arloan LH1 izatea, euskarazko bigarren hizkuntza eskakizunaren maila, B gidabaimena eta instalatzaile txartela izatea. Horrezaz gain, postuarekiko zerikusia duten ikastaro eta formazio osagarria eta sektore publikoan zein pribatuan esperientzia izatea baloratuko da. Udalak, lanaldi osoko eta aldi baterako kontratua eskaintzen du.

  Interesa duenak Lanbideren web ataritik egin behar du izen-ematea eta, gogoan hartu, bihar asteazkena dela hautaketa prozesura aurkezteko azken eguna.

  Baina Lanbideren web atarian udalarekin zerikusia duen beste lanpostu bat ere ikusi dugu, Oñatiko Ur jauziak enpresarako ustiapen eta mantenurako langilea behar baita, hau ere, aldi baterako. Elektrizitatean, elektronikan eta hidraulikari buruzko prestakuntzarekin erlazionatutako erdi mailako lanbide heziketa izatea eskatzen da. B motako gidabaimena, I. hizkuntza eskakizunaren pareko euskara maila eta arloan esperientzia. Kasu honetan ere, formazio akademiko osagarria eta lanean berehala hasteko prest egotea bereziki baloratuko da.

  Oñatiko Ur jauziak enpresarako ustiapen eta mantenurako langile berriari, sei hilabeteko kontratua egingo zaio, lanaldi osorako. Kasu honetan ere, izena Lanbideren web ataritik egin behar da, lehenbailehen, iragarkia, orain astebete, ekainaren 11n argitaratu baitzen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!