turismoa
Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren eguna
2011/10/17
Urriaren 22an Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren eguna ospatuko da, egunean zehar, ekintza hauetan parte hartu ahal izango da. Ekintza guztiak dohainik izango dira.
09:30 - 11:30 Ibilaldi gidatua Parketxetik Gomiztegira ibilbide egokituan barrena. Gaia: Egungo artzaintza. Izena emateko: 943782894.
10:00 - 14:00 Parketxeko ateak zabalik.
11:00 - 14:00 Eskulan tailerrak haurrentzat. Udazkena landuz, basoa arakatzen.
12:00 - 14:00 Historiaz eta kulturaz gozatutako aperitiboa, Arantzazuko Santutegiaren inguruko zirkuitoa eginez.
16:00 - 17:00 Arrikrutz kobaren bisita gidatua (euskaraz). Irteera puntua: Arrikrutzeko koba. Izena emateko: 943082000. Plaza mugatuak egongo dira.
16:00 - 19:00 Parketxeko ateak zabalik.
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!