Oñatiko udala

Aitor Tatiegik Osinalde sariko finalean parte hartuko du, apirilaren 26an

2025/04/14
Card image cap
Aitor Tatiegi Osinalde sariketako finalean, iaz
Aztiriko Sariketan bigarren sailkatu zen

  Larunbat gauean jokatu zen 53. Osinalde sariketako hirugarren eta azken kanporaketa, Gabiriako Aztiri-Bat elkartean eta June Aiestaranek eta Aitor Tatiegik jaso zuten finalerako txartela, lehen eta bigarren sailkatuta. Beasaindarrarekin eta oñatiarrarekin batera aritu ziren: Beñat Astiz, Peru Irastortza, Naia Arrizabalaga eta Maite Sarasola. 

  Osinalde sariketako finala Gabirian jokatuko da, apirilaren 26an, eta sei bertsolari hauek kantatuko dute: Ordiziako Argi Berri saritik sailkatutako Libe Goenaga eta Haira Aizpurua; Zaldibiko Osinberde saritik sailkatutako Iruri Altzerreka eta Eki Mateorena, eta aipatu Aztiria sariketako June Aiestaran eta Aitor Tatiegi.

  Osinalde sariko finala ez zaio arrotza egingo Aitor Tatiegiri, jokatuko duen hirugarrena izango baita aurtengoa. Entzuleen eta bertso onenaren sariak irabazi zituen iaz, txapela, Aner Peritzek eraman zuelarik. 2022an ere finalean kantatu zuen Tatiegik.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!