Aitor Tatiegik irabazi du 53. Osinalde saria

Aitor Tatiegi, Haira Aizpurua, June Aiestaran, Eki Mateorena, Iruri Altzerreka eta Libe Goenaga izan ziren larunbatean jokatu zen finalean. Aizpuruak jaso ditu publikoaren saria eta bertso onenaren saria eta iaz horiek eskuratu zituen Aitor Tatiegik jantzi zuen Osinalde sariaren txapela. Izan ere, hirugarren finala baitzuen oñatiarrak, 2022koa ere kontutan hartuta.
Osinalde sariaren bereizgarria da hiru kanporaketa jokatu ohi direla eta bakoitzeko lehen bi sailkatuek parte hartzen dutela finalean. Guztira 18 bertsolari aritu dira finaleko txartelaren bila; martxoaren 29an izan zen lehenengo kanporaketa, Ordiziako 27. Argi Berri saria, eta Haira Aizpurua eta Libe Goenaga sailkatu ziren. Bigarren kanporaketa, berriz, Zaldibiako XII. Osinberde saria izan zen, apirilaren 5ean eta Iruri Altzerreka eta Eki Mateorena sailkatu ziren bertan. Eta azkenik, Gabiriako Aztiria saritik June Aiestaran eta Aitor Tatiegi sailkatu ziren, apirilaren 12an.
Bertso afari giroan izan zen larunbateko finala, Gabiriako Osinalde elkartean, 160 bat lagun bildu zirelarik. Aitor Tatiegik irabazi zuen saioa, eta Haira Aizpuruak, entzuleen saria eta bertso onenaren saria jaso zituen.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!