Aitor Tatiegik Erniarraitz sariketaren finalean parte hartuko du, ostiralean
Martxoaren 1 eta 15ean jokatu ziren XII. Erniarraitz bertso sariketako kanporaketak. Azkoitiko Martirietako elkartean aritu zen Aitor Tatiegi. Bigarren sailkatuta, bigarren kanporaketaren eta gainontzekoen puntuazioen zain egon behar izan du finalerako txartela eskuratuko ote zuen jakiteko. Ostiralean argitu zen Aitor Tatiegi finalean arituko den seikotean egongo dela.
Azpeitiko Sanagustin kulturgunean jokatuko da Erniarratz sariketaren finalekoa, ostiralean, hilaren 22an, 22:00etan. Bi kanporaketak irabazi dituzten Andoni Rekondo eta Gorka Pagonabarrarekin batera, Eki Mateorenak, Irantzu Idoatek, Aitor Tatiegik eta Maite Sarasolak jokatu dute finala. Sarrerak salgai daude, kulturaz.eus webgunean, 5 eurotan. Azkoitiko bertsozale elkarteak bi urtetik behin antolatzen du bertsolari gazteen Erniarraitz sariketa.
Eta ostiralean baita ere, baina Oiartzungo Girizia elkartean, Gipuzkoako eskolarteko txapelketari dagokion laugarren eta azken kanporaketa jokatuko da. Bertan arituko da Lide Arregi oñatiarra. 14 eta 18 urte arteko 22 bertsolari ari dira Gipuzkoako eskolartekoan. Lehenengo hiru kanporaketak seina bertsolarirekin jokatu dira eta Oiartzungoan lau arituko dira: Lide Arregi, Danel Etxeberria, Julen Olaizola eta Egiar Otegi. Saioa bertso-afari giroan jokatuko da. Gipuzkoako eskolarteko txapelketaren finala Lasturren jokatuko da, apirilaren 12an.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!