Oñatiko udala

Aita Madinak harpa eta pianorako sortu zuen lan bat estreinatuko du Andres de Egiguren orkestrak bihar

2022/11/04
Card image cap
Saltan sortu zuen eta orkestrarako egokitu dute Pedro Palacinek eta Claudia Besnék

  Concerto for harp and piano da Eibarko Coliseo antzokian publiko aurrean bihar lehenengoko aldiz  eskainiko dena. 1953an Argentinako Saltan sortu zuen Patxi Madinak baina estreinatu gabe zegoen. Hala jakinarazi zion Madinaren lanen artxiboa ondo baino hobeto ezagutzen duen Xabier Ugartek Pedro Palacini. Lana arpa eta pianorako idatzita zegoen soilik eta bihar estrainekoz eman aurretik, orkestrarako egokitu eta bakarlarien zatiak errebisatu dituzte Palacinek eta Claudia Besné arpa jotzaileak.

  Andres de Egiguren orkestrak lehenago ere estreinatu du Patxi Madinaren konposizio lanik. 2018an, esaterako, Gitarra eta soka orkestrarako erlijio-musikako kontzertuaren mundu mailako estreinaldia egin zuen.

  Concerto for harp and piano obraren estraineko kontzertua Eibarko Coliseoan izango da bihar, 20:00tan. Aita Madinaren lanz gain Mozarten K 550 sinfoniaren lehen bertsioa ere joko du Andres de Egiguren orkestrak, Pedro Palacinek zuzenduta. Claudia Besné arpa bakarlari arituko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!