Oñatiko udala

Aita Madina kalea 10:30etatik 11:30etara itxiko da, ostiralera arte

2024/09/17
Card image cap
Mugikortasun Astearen baitan, ekintza bereziak egiten dira ikasleen atsedenaldian

  Ikasleen mugikortasun segurua sustatu eta sentsibilizazioa lantzeko ekintzak egin ohi dira Mugikortasunaren Astearen baitan; batzuk ikastetxe barruan egiten dira, beste batzuk kanpoaldean. Oñati institutuak ikastetxearen aldameneko errepide zatia okupatzeko eskaria jaso eta onartu da, ondorioz, gaur hasi eta ostiralera arte, Aita Madina kalea goizero ordubetez, 10:30etatik 11:30etara itxiko da. Ordu tarte berean, institutu aldameneko aparkalekuak garbi, kotxerik gabe, izatea ere onartu da. Ikasleen atsedenaldia den ordubete horretan mugikortasunarekin lotutako hainbat ekintza ludiko egingo dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!