Aetz Larrea oñatiarrak, Elkarrek antolatutako 7. Ilustrazio eta ipuin lehiaketan, bere mailari dagokion bigarren saria lortu du ilustrazioen atalean
Haur eta gaztetxoei zuzendutako lehiaketa da Elkar argitaletxeak antolatzen duen hau. Gaztetxoenek, haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako laugarren mailara arteko ikasleek, ilustrazio atalean parte hartzen dute eta nagusiagoek berriz, ipuin lehiaketan.
Ilustrazioen atalean, Jesus Mari Olaizolak Txilikuk idatzitako Sendagaia ipuin laburra irudikatu behar zen eta Aetz Larrearen lanak, A mailan, haur hezkuntzako ikasleen mailan, bigarren saria eskuratu du. Pintura estutxe guztiz osatua eta 50 €ko opari txartela jasoko ditu.
Aipagarria da ilustrazioen atalean beste oñatiar bat ere egon dela 30 finalisten artean, Jokin Zubillaga hain zuzen ere. Saria, dena den, bakarrak lortu du, Aetz Larrea Txantxiku Ikastolako ikasle gazteak.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!