Administrari plazarako azterketa teoriko-praktikoaren emaitzak argitaratu dira
Asteazken goizean egin ziren azterketetara 104 lagun aurkeztu zitezkeen baina 59 bakarrik joan ziren. Test erako ariketa teoriko eta praktikoa bete zuten eta bi egunen buruan argitaratu ziren behin behineko emaitzak, udaleko web atarian. Gutxienez 10 eta 20 puntu, hurrenez hurren, behar ziren proba teorikoa eta praktikoa gainditzeko eta 49k lortu dute gutxieneko puntuazio hori.
Argitaratu diren behin behineko emaitza hauekiko erreklamazioak aurkezteko 10 baliodun eguneko epea eman da, maiatzaren 10a arte. Ondoren behin betiko emaitzak jakinaraziko dira eta hurrengo azterketarako eguna finkatuko da. 3.HE, C1 edo EGAren euskara maila agiri bidez egiaztatu ez duten lau hautagai identifikatu ziren hasierako onartu eta baztertuen zerrendan.
Enplegua egonkortzeko prozesuaren baitan udal plantilan jasota dauden sei plazetako bat administrariari dagokio. Oposizio-lehiaketa sistemaz betetzea aurreikusi zuen Udalak eta azterketaldia asteazkenean abiatu zen, esan bezala.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!