Oñatiko udala

Administrari laguntzaileen hautaketa prozesuko behin behineko puntuazioak argitaratu dira

2024/10/15
Card image cap
Ostiralera arteko epea dago erreklamazioak aurkezteko

  Udalak eta Lanbidek jarritako baldintzak betetzen dituzten sei lagun elkarrizketatu ziren pasa den asteazkenean. Oinarriak betetzen zituen zazpigarren hautagai bat ere bazegoen izena emanda, baina harekin ezin izan zuten harremanetan jarri. Sei hautagai horiek egiaztatutako tituluak, prestakuntza osagarria eta ofimatika ezagutzak eta lan esperientzia baloratu dira eta behin behineko puntuazioak argitaratu dira, udaleko web atarian. Era berean, erreklamazioetarako epea ireki da eta azken eguna urriaren 18a, ostirala izango da. Gogoratu, udalak, bi administrari laguntzaile kontratatuko dituela, aldi baterako. Konkretuki, sei hilabeterako eta %60ko lanaldiarekin.

  Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzetarako 2024ko Programaren baitan kontratatuko ditu Udalak bi administrari laguntzaile horiek, artxiboan eta euskaltegian arituko direlarik. Lanbiderekin elkarlanean eta honen dirulaguntzaz burutzen den programa honen baitan bi kale garbitzaile pioi ere kontratatuko dira, aldi baterako. Baina horiei dagokien deialdia datorren hilean kaleratzea espero da, bi administrari laguntzaile hauek dagoeneko lanean hasita daudenean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!