Adinekoak eta behar bereziak dituzten pertsonak zaintzeko formazio ikastaro berria antolatu du Udalak.
Horregatik, ikastaroa, langabetu nahiz sektorean diharduten langileei zuzenduta dago. Hirugarren aldia da udalak, era honetako zaintza ikastaroa antolatzen duela.
“Zaintza eta etxeko lanak” ikastaroan halako jardunak biltzen dituen esparru ezberdinak jorratuko dira: etxeko garbiketa, sukaldaritza, zaintzen den pertsonaren higiene, elikadura, mobilizazioa eta jantzi eta erropen garbiketa, plantxa edo oinarrizko joskintza, besteak beste.
120 orduko ikastaroa izango da eta astelehenetik ostiralera, goizez, 8.30tatik 12.30tara emango da. Kurtsoa, Arrasateko Bastida akademiak emango du baina Oñatin, Zubillagako Olaburu zentroan.
Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago. Interesa duenak, Bidebarrieta kaleko 12an enplegu zerbitzuak dituen bulegoetatik pasa behar da edo bertara telefonoz deitu: 943.037700 da zenbakia. Izen emateko azken eguna, urriaren 18a izango da. Ikastaroa bera, urriaren 20tik azaroaren 28ra emango baita.
Plazak mugatuak dira eta gehienez, 20 lagunek egin ahal izango dute. Oraingoz, parte hartzeko interesa duten seiren izenak jasota dituztela adierazi digute udaleko enplegu zerbitzutik.
Udalak antolatu duen formazio ikastaro honetan, zaintza eta etxeko lanetan aritzeko laster derrigorrezkoa izango den profesional ziurtagiria eskuratzeko edukiak landuko dira. Horretxegatik, bereziki interesgarria da sektorean diharduten langileentzat edo langabezian egonik, bere jarduera profesionala hartara zuzendu nahi dutenentzat.
Iturria: Oñati irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!