Adinekoak eta behar bereziak dituzten pertsonak zaintzeko formazio ikastaro berria antolatu du Udalak.
Horregatik, ikastaroa, langabetu nahiz sektorean diharduten langileei zuzenduta dago. Gainera, sektoreko enpresek eta sindikatuek besteak beste osatzen duten FUNDACION TRIPARTITA izenekoak finantzatzen duenez, partaidetza baldintzatu du: Ikastaroa egingo dutenen ehuneko 60a zaintza lanetan dagoeneko ari direnak izan beharko dute eta gainontzeko ehuneko 40a, langabetuak. Proportzio hori mantendu beharko da taldea osatzeko. Gutxienez 12 eta gehienez 20 lagunek egin ahal izango dute udalak antolatu duen zaintza ikastaro hau.
“Zaintza eta etxeko lanak” ikastaroan halako jardunak biltzen dituen esparru ezberdinak jorratuko dira: etxeko garbiketa, sukaldaritza, zaintzen den pertsonaren higiene, elikadura, mobilizazioa eta jantzi eta erropen garbiketa, plantxa edo oinarrizko joskintza, besteak beste.
120 orduko ikastaroa izango da eta astelehenetik ostiralera, arratsaldez, 3etatik 7etara emango da. Kurtsoa, Arrasateko Bastida akademian emango da. Izan ere, ikastaroa, esan bezala, udalak antolatu du Fundacion tripartita deritzonaren diru babesarekin eta fundazioak ez ditu homologatu Bastida akademiak gurean egin zuen aurreko ikastarorako prestatu zituen instalazioak. Arrasatekoak bai, horiek homologatuta daude, beraz, ikastaroa egiteko bertara joan beharko da. Ikasleei dena den bidaia gastuak ordainduko zaizkie.
Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago. Interesa duenak, Bidebarrieta kaleko 12an enplegu zerbitzuak dituen bulegoetatik pasa behar da edo bertara telefonoz deitu: 943 03 77 00 da zenbakia. Izen emateko azken eguna, apirilaren 30a izango da.
Zaintza eta etxeko lanetan aritzeko laster derrigorrezkoa izango den profesional ziurtagiria eskuratzeko formazio ikastaroa, maiatzaren 5ean hasi eta ekianaren 13an amaituko da. Tarte horretan, ikastaroa, astelehenetik ostiralera arratsaldero, 3.etatik 7etara egingo da. Ikastaroa, gazteleraz izango da.
Iturria: Oñati irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!