Adierazpen libreko hiru gune berri egokitu dira Errekalde eta Kale Barrian.
Ostegunean jarri ziren adierazpen libreko guneetako xafla edo oholak Errekalde eta Kale Barrian. Errekaldekoa, 49. zenbakidun eraikinean jarri da eta Kale Barriakoak, bat plaza ondoan, garai batean poltseria egon zeneko eraikinean eta bestea, Kale barriak eta Patrue kalek bat egiten duten gunean, Mendizabal kirol dendaren ondoan.
Hiru gune hauek, lehendik zeuden 12ak osatuko dituzte eta Errekaldekoak gainera, auzotarrek egina zuten eskaera beteko du. Izan ere, “adierazpen libreko guneak” ekitaldi eta deialdien informazioa biltzen duten guneak dira. Kartelak edonon jarri gabe ohartarazpenak itsasteko gune dira, informazioa bateratuz. Errekalden ez zegoen halakorik baina ostegunaz geroztik, hutsunea bete da. Eta dagoeneko, Errekaldekoan ez ezik, Patrue Kalen eta Kale Barrian jarri diren oholetan, lehen kartelak pegatu dituzte.
Horixe da udaletik eskatzen dena, alegia, “adierazpen libreko gune” hauek erabili eta kartelak gutxieneko orden batez itsatsi daitezela; ez edonon baizik eta hartarako espresuki jarritako lekuetan.
Iturria: Oñati irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!