Oñatiko udala

Abuztuan ez da TAOrik izango

2024/07/24
Card image cap
Herribusaren zerbitzua goizetara mugatuko da, abuztuaren 12tik 25era

  TAO sistema ez da martxan egongo abuztuan. Ibilgailu kopurua dezente murrizten da abuztuan, oporrak tarteko. Ondorioz, TAO guneetan aparkatzea libre izango da, ez da txartelik jarri beharko edo ordubetera ibilgailua gunetik aldatu beharko. Zerbitzua irailaren 2an sartuko da berriro indarrean.

  Bestalde, Herribusak goizeko ordutegia beteko du abuztuaren erdiko bi astetan, abuztuaren 12tik 25era arte. Autobusa 7:30etan hasiko da zerbitzua ematen baina 14:00etan amaituko da.

  Abuztuaren 9ra arte eta 26tik aurrera, udako ordutegian beteko da zerbitzua, irailaren 13ra arte. Udako ordutegiaren aldaketa nagusia da Herribusa Usakoraino iristen dela, egunean birritan: Ugarkaldetik 16:00etan eta 19:30etan irteten diren zerbitzuetan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!