Oñatiko udala

Abian da Oñatiko Udalaren 2023ko bonu kanpaina

2023/04/28
Card image cap
Maiatzaren 3tik 17ra eskuratu ahal izango dira bonuak, beti ere, aurrekontua lehenago agortzen ez bada

  Abian da Oñatiko Udalak babestutako 2023ko bonu kanpaina. Herriko merkataritza, ostalaritza edo zerbitzuetan kontsumo kontziente eta arduratsua sustatzea da ekimenaren helburua. 30.000 euro bideratuko ditu udalak ekimena laguntzera eta bi deskontu kanpaina egongo dira aurten ere; bata, udaberrian, eta, bestea, udazkenean. Udaberriko deskontu kanpaina asteazkenean, maiatzaren 3an hasiko da eta 15 egun iraungo ditu, maiatzaren 17ra arte, beti ere, udaberriko kanpainarako gordetako 15.000 euroko aurrekontua lehenago agortzen ez bada. Udazkeneko deskontu kanpaina bestalde, urria eta azaroan zehar gauzatuko da.

  Aurreko urtetan bezala, Oñatin erroldatutako 16 urtetik gorako herritarrek eskuratu ahal izango dituzte bonuak eta pertsona bakoitzak 50 euro arteko muga izango du %20ko deskontua duten bonuak erosteko. Bai orain udaberriko kanpainan eta beste horrenbeste udazkenekoan.

  Kanpainan parte hartzen duten saltokiak oñati.bonoak.eus web orrian egongo dira ikusgai. Horietan bonuak eskuratzeko, jada ohiko bilakatuak diren bi bide izango dituzte herritarrek: web plataforma -Eskuratu Bonu Txartela gaituta daukaten saltokietan- eta kanpainarekin bat egin duten saltokietan. Merkatari eta ostalariek ekimenera atxikitzeko aukera irekita izango dute kanpainak iraun bitartean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!