95.800 euro banatuko ditu Udalak herriko ikastetxe eta guraso elkarteen artean
2022-2023 ikasturtea Covid ondorengo normaltasunerako ikasturtea izan da eta jaso diren dirulaguntza eskaeretan antzeman da. Guraso elkarteek antolatutako jarduerak bertan behera geratu ziren kasik, iaz, eta elkarte bakarrak eskatu zuen udal dirulaguntza. Aurten hiruk eskatu dute eta proposatutako ekintzak gauzatzeko 8.643 euroko laguntza izango dute. 18 urtera arteko heziketa eskaintzen duten ikastetxeek ere egin dute eskaera eta 87.161 euro bideratuko zaizkie.
Jarduera akademikotik kanpo herriko haurren heziketan osagarriak diren ekimenak diruz laguntzen ditu Udalak. Ikasle kopurua, ekintza programa eta hizkuntza normalizazioa atalak dira diru banaketarako irizpide nagusiak baina beste batzuk ere kontutan hartzen dira. Aurten, esaterako, antzerkigintzaren lanketara bideratutako dirulaguntza %25etik %75era jaso da, ikastetxe guztiek elkarlanean IUFALA proiektua lantzen hasi direlako. Gurasoen formazio ikastaroak ere % 35ean diruz lagunduko dira, Udala eta ikastetxeen elkarlanerako mahaitik formazio bateratua eskaintzeari utzi zaiolako. Aurten, ikasleko, 11 euroko dirulaguntza jarri da.
Onartu berri diren dirulaguntzen % 60a orain emango zaie ikastetxe eta guraso elkarteei, eta gainontzekoa, fakturen bidez egiaztatuko den likidazioa egiterakoan. 2022-2023 ikasturteari dagokion kontu kitatzea, irailaren 30a baino lehen egin beharko dute.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!