Oñatiko udala

94.500 euro pasa banatuko dira herriko taldeen urteko kultur programa eta sorkuntza lanak gauzatzeko

2024/05/24
Card image cap
Udalaren dirulaguntzaz gauzatuko den proiektuaetako bat
34 talde eta proiektuk jasoko dute udalaren dirulaguntza

  Bi laguntza lerro ditu udaleko Kultura departamentuak, urteko programazioa aurrera eramateko, batetik, eta sormen lanerako dirulaguntzak, bestetik.

  Lehen laguntza lerroa da diruz handiena eta 19 talde edo elkarteren urteko programak babestuko dira aurten. Atal honetan laguntza handienak Oñatz dantza taldeak, Ganbara abesbatzak, Ganbara kantu eskolak eta Hots abesbatzak jasoko dituzte.
Ilunpetan argazkizaleen taldeak, Txinparta bertso eskolak, Lizargarate trikitizale taldeak, Oñatiko margo taldeak, Irazan antzerki guneak, Algaraz ikuskizun elkarteak, Debagoieneko antzerki Plataformak, Zizelkatzaileen elkarteak, Oñati abesbatzak, Aequus Ensemblek, Laburmetraien rallyak, Nabarralde elkarteak, San Martin auzo jai elkarteak, Zubillagako Bizilagunen elkarteak eta Arantzazuko Adiskideak ere udalaren babes ekonomikoa jasoko dute. Onartu diren 19 egitasmoetara 77.000 euro bideratuko ditu aurten Udalak. Orain onartutako dirulaguntzaren % 60a ordainduko da eta gainontzekoa, azaroaren 29a bitartean entregatu beharko duten memorian zurituko gastuen arabera, urte amaiera baino lehen.

  Kultura departamentuak sormen lanetarako dirulaguntzak ere eman ohi ditu. Atal honetan 15 eskaera jaso eta diruz lagunduko dira, guztira, 17.518 euro banatuz.

  Lee-kore, Txuletons, Mila modu, Ramada Inn, Kea eta Larru Beltzak taldeek abesti, disko edo bideoklipak grabatzeko udalaren dirulaguntza jasoko dute, baita Hots abesbatzak, Ganbara abesbatzak eta Ganbara Kantu eskolak ere, musikarekin zer-ikusia duten beste hiru proiektu konkretu gauzatzeko. Burrunda fanzinea argitaratzeko, Artixa eta Gure Bazterrak kultur elkarteek liburu bana kaleratzeko, Javier Bujandak “Txistegia” liburuxka osatzeko eta Lukene Igartuak bi haur liburu ilustratu argitaratzeko ere, udalaren diru babesa izango dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!