9 alta eta 8 baja eskaera jaso dira “Bertakoak” guneetan aparkatzeko txartelen eguneratze epean
175 autok izango dute 2025ean bertakoentzat gordetako guneetan aparkatzeko baimen txartela. Aurtengo kopuruekiko ez da alde handirik izango, 9 alta eta 8 baja tramitatu direlako. Eskaera guztiak egiaztatu eta onartu dira, baldintzak betetzen dituztela ikusita.
Datorren urterako baimendutako autoen azken berritzearen ondorioz, Aita Mortara inguruko 5. gunean aparkatzeko txartela 60 autok izango dute eta Bidebarrieta inguruko 6. gunean, 115ek. Aurtengo datuekin alderatuta, gora behera bakarra, eta auto bakar baten aldearekin, Bidebarrieta gunean izango da.
Baimendutako autoen matrikulak eta gunea jasoko duten txartel berriak eskatu dira, abenduan zehar onuradunei bidaltzeko. Etxera bidaliko zaie ohiko posta zerbitzuz, urtarrilerako jada eskuratu eta dagokion ibilgailuan, leku agerian jarri dezaten, orain berritu diren eskaerak 2025erako baitira.
Urtearen arabera txartelaren kolorea aldatzea erabaki zen iaz, TAO zaintzaileen kontrola errazteko, eta 2025eko txartela berdea izango da. Bertakoak guneetan aparkatzeko txartelen urteko tasa 57 euro inguru izango da datorren urtean baina ordainketaren kargua datorren urteko otsailean egingo da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!