10 lan aurkeztu dira jaietako egitarauaren azala irudikatzeko lehiaketara
Ostiralean amaitu zen jai egitarauaren azalean agertuko den irudia hautatzeko lehiaketara lanak aurkezteko epea. Guztira hamar lan jaso dira eta gustukoena bozkatzeko aukera dago orain, astelehenera arte, uztailaren 25ra arte.
Lan gehienetan txantxikua nagusi da, ohikoa denez; batzuetan irudia osorik agertzen da, besteetan oinatzak edota txantxikuaren aurpegia gogorarazten dizkiguten bereizgarriak. Baina badira festari erreferentzia egiten dioten bestelako irudiak ere.
Boto gehien lortzen dituen irudiaren egileak 500 euroko saria jasoko du. Sari bakarra emango da eta bakarra izango da baita ere, herritar bakoitzak eman ahal izango duen bozka. Udalaren web atarian eta Oinati Kultura facebook orrian sartuta bozkatu daiteke. Aukeratzen den irudiak irekiko du San Migel eta Errosarixo jaien egitaraua.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!