Oñatiko udala

7 bisita gidatu antolatu dira “Debagoieneko lurraren zaporeak” egitasmoaren baitan

2023/05/16
Card image cap
Oñatin, Txokolateixan eta Gomiztegi baserrian, hiru bisita egingo dira

  Gastronomia eta lurraldea uztartzen duen Debagoieneko lurraren zaporeak egitasmoaren harira elkarlanean jarraitzen dute Debagoieneko Mankomunitateak eta Deba Garaia, Landa Garapen elkarteak eta eskualdeko ekoizleek. Ekoizpen lekuetara bisita gidatuak antolatu dira astebururako. Helburua da kontsumitzaileak jatorrira eramatea, ekoizpen lekuetara, bailarako produktoreak eta lan egiteko modua zuzenean ezagutzeko aukera emanez.

  Zapatuan eta domekan zazpi bisita gidatu egin ahal izango dira, Mankomunitatearen Turismo departamentuaren eskutik baina zuzenean ekoizleek gidatuta. Gazta, gatza, txokolatea, ogia eta ortuko produktuen inguruko bisitak antolatu dira, horietako hiru Oñatin.

  Txokolateixan, Kakao zakuaren bidaia/abenduta, itsasoz, trenez edo astoz, Ameriketatik Oñatira bisita larunbat arratsaldean, 17:00etan, eta igande goizean, 11:00etan egin ahal izango da. Gomiztegin berriz, Artzaintzaren eta gaztagintzaren sekretuak azalduko dira larunbat goizean (11:00). Egun eta ordutegi berean gaztagintzaren inguruko beste bisita aukera izango da Antzuolan, Amatxo gaztandegian; artaldearen maneiua azalduko da, besteak beste. Larunbatean baita ere, urre zuriaren paisaia ezagutu ahal izango da Leintz Gatzagan eta glutenik gabeko okintza eta gozogintza Arrasateko Bedoña auzoko Irrika obradorean. Igandean, azkenik, ortugintza ekologikoaren inguruko bisita egingo da Bergarako Buruñao auzoko Ziarreta baserrian.

  Antolatu diren bisita gidatuak doan dira baina parte hartzeko izena eman behar da Debagoieneko Turismo departamentuko telefono zenbakira deituta: 943 796 463.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!