61haurrek egingo dute aurten Lehengo Jaunartzea Oñatin
Lehen hezkuntzako hirugarren maila ikasten duten haurrak dira, katekesian hiru urtez aritu ondoren Lehengo Jaunartzea egin ohi dutenak. Aurten, 61 neska mutikok hartuko dute eliza katolikoak duen bigarren sakramentua. Hiru talde osatu dira eta datozen bi domeketan eta tarteko larunbatean ospatuko dira elizkizunak, maiatzaren 6, 12 eta 13an. Talderik handiena domeka honetakoa izango da, 31 haurrek egingo baitute Jaunartzea. Larunbatean 12k eta hurrengo domekan beste 18k. Domeketako elizkizunak 12:00tako Meza Nagusitan egingo dira eta larunbatekoa, arratsaldeko 18:00tan. Guztietan haurrak izango dira protagonista eta ohikoa baino parte-hartze handiagoa izango dute elizkizunean. Kantuan arituko dira eta eskaintzak ere eurek egingo dituzte.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!